Elhuyar zientziaren komunikazioa

Tenperatura-alde txikiak baliatuta, elektrizitatea sortzen duen sistema bat garatu dute

2018/02/21 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

tenperatura-alde-txikiak-baliatuta-elektrizitatea-
Tenperatura-aldea baliatuta elektrizitatea sortzen duen gailua. Arg. Justin Raymond/MIT

Egunaren eta gauaren arteko tenperatura-aldea baliatuta elektrizitatea sortzen duen sistema berritzaile bat aurkeztu dute Massachusetts Teknologia Institutuko ikertzaileek (MIT).

Oraingoz potentzia txikia lortzen dutela aitortu badute ere, tenperatura-aldean oinarritutako beste elektrizitate-sorgailu batzuen aldean abantaila nabarmenak ditu: nahikoa da 10 ºC-ko aldea eta ez du zertan aldi berean izan, ez du bateriarik behar ezta eguzkia ere. Are gehiago, tenperatura-aldea sortzen duen edozeri lotuta erabil daiteke.

Materialean dago gakoa. Horrelako sistema bat egiteko, beroa ondo garraiatu eta ondo metatzen duen material bat behar zuten. Alabaina, garraiatzaile onak ez dute ondo metatzen, eta alderantziz. Azkenean, hiru material elkartuta lortu dute behar zutena: kobrezko edo zinkezko metal-apar bat, grafeno-geruza batean bilduta, eta oktadekano izeneko argizari batean sartuta.

Abdullah Saudi Arabiako Erregearen Zientzia eta Teknologia Unibertsitateak ere parte hartu du (KAUST); hain zuzen, gas- eta olio-hodien sentsore-sarean aplikatzea espero dute. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Erantzunak

1

echartefrancisco@gmail.com 2018/02/22

Basamortuetan erabiltzko oso aproposa. Kanpoko temperaturak oso beroak izan daitezke egunez eta zenbait metro are azpitik tenperatura baxua eta konstantea mantentzen da. Gabez kanpokoa da hotza eta lur azpikoa konstantea. Honela lortzen dira erreseborio biak; hotza eta beroa. Termodinamikak dio beharrezkoak direla biak makina bat egiteko energia ateratzeko.

 

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia