Gipuzkoako gazteek zientzia-proiektuak erakutsiko dituzte Usurbilen, Elhuyar Zientzia Azoka│Gipuzkoa-n
2024/05/02 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Elhuyar Zientzia Azoka│Gipuzkoa ospatuko da Usurbilen datorren larunbatean, maiatzak 4. Gipuzkoako ikastetxeetako gazteek ikasturtean egindako proiektuak erakusteko aukera izango dute.
Azoka goizeko 11:00an irekiko da eta goiz osoa izango dute gazteek proiektuak aurkezteko.
Ikastetxe hauetako ikasleak izango dira:
- La Salle (Beasain)
- Hernani BHI (Hernani)
- IES Zubiri-Manteo BHI (Donostia)
- Lizardi BHI (Zarautz)
- Oriarte BHI (Lasarte-Oria)
- San Luis La Salle (Donostia)
- Talaia BHI (Hondarribia)
- Txindoki BHI (Beasain)
- Udarregi ikastola (Usurbil)
- Urretxu-Zumarraga ikastola (Urretxu)
- Zaragueta IPI (Orio)
ZATOZ GAZTEEN PROIEKTUAK IKUSTERA!
Antolatzailea
Elhuyar Fundazioa
Babesleak
Usurbilgo udala eta Eusko Jaurlaritza
Laguntzailea
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia