Sting proiektua azaldu du Elhuyarreko Danel Solabarrietak ETB1eko Azpimarra saioan
2016/02/09 Elhuyar
STING proiektua (STEM teacher training Innovation for gender balance) iaz abiatu zen Elhuyar buru duela, eta zientziaren irakaskuntzan eta generoan aditu diren nazioarteko lau unibertsitate eta zientzia-museok hartzen dute parte.
Irakasleak trebatzeko programa honen helburua da zientzia-, teknologia- eta matematika-irakasleek neska-mutilei ematen dieten irakaskuntza erakargarriagoa nola egin hausnartzea eta zientzia-irakasleei horri buruzko trebakuntza eta baliabideak eskaintzea.
Danel Solabarrieta proiektuaren koordinatzaileak proiektuari buruzko xehetasunak eman ditu ETB1eko Azpimarra saioan.
eu es fr en ca gl