}

Grabitazio-uhinak bigarren aldiz detektatu dituzte LIGO behatokian

2016/06/29 Iturria: Quark

Grabitazio-uhinak bigarren aldiz detektatu dituzte LIGO behatokian. Otsailaren 11n iragarri zuten, lehenengoz, grabitazio-uhinak detektatu zituztela. Eta astronomiaren ate berri bat ireki zuten horrekin; izan ere, uhin elektromagnetikoen bidez behatu beharrean, grabitazio-uhinen bidez behatu daitekeela erakutsi zuten. Orain, Physical Review Letters aldizkarian argitaratu dute bigarren behaketa. Aurrekoan bezala, bi zulo beltz elkartzean igorritako grabitazio-uhinak dira detektatu dituztenak.
Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia