#18 UHIN ULTRAMOREAK: Gure diseinu-akatsak
2023/07/05 Iturria: uhin-ultramoreak
Nolatan daude hain agerian gizonen genitalak, horren zaurgarriak izanda? Zergatik dira hain mingarriak erditzeak emakumeontzat? Eboluzioak funtzio jakinetarako diseinurik egokiena lortu du. Batzuetan, baina, diseinu horrek albo-ondorioak ditu, ez hain egokiak. Diseinu-akatsak dira, nolabait. Hala, giza espeziearen diseinu-akatsak aztertu dituzte Uhin Ultramoreak podcastaren 18. atalean Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek, umorea eta zorroztasun zientifikoa uztartuz.
Aatala osatzeko, albiste zientifiko-teknologikoen berri eman dute, soinu misteriotsua asmatzea proposatu dute. Eta ohi bezala, zalantzan jarri dute zenbait baieztapenen egiazkotasuna.




Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia