}

Marteko zoruaren lagin bat hartzea lortu du Perseverance-k

2021/09/07 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

marteko-zoruaren-lagin-bat-hartzea-lortu-du-empers
Arg. NASA/JPL-Caltech

Irudian, Perseverance ibilgailu robotikoak Marteko zorutik hartutako lehen lagina ikus daiteke. 2021eko irailaren 6an hartu zen argazki hori, eta bertan titaniozko hodi bat ikusten da, barruan lagina duela, tapoia jarri eta zigilatu aurretik.

Lagina hartzea lorpen handia izan da. Aurreneko saiakerek huts egin zuten, eta, oraingoan, beste arroka-mota batekin probatu dute. Azkenean, lortu dute helburua: lagina hartu eta gordetzea, hurrengo misio batean beste ontzi batek jaso eta Lurrera ekar dezan, hemen sakon aztertzeko. Galdera honi erantzun nahi diote: izan ote zen bizidunik Marten noizbait?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia