Kontsumoak eta nazioarteko komertzioak handitzen dute malaria zabaltzeko arriskua
2020/03/09 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Deforestazioak malariaren transmisioa handitzen duela frogatu dute Didney eta Sao Pauloko Unibertsitateetako ikertzaileek. Hala, zuzenean malariaren zabalkundearekin erlazionatu dute deforestazioa eragiten ari diren hainbat produkturen kontsumo: kafe, tabako, kakao, palma-olio, soja, kotoi eta egurraren esportazioei dagokie malaria-arriskuaren % 20, ikertzaileen arabera.
Malariaren % 90 Amazonas, Kongo eta Mekong ibaietako oihan tropikaletan azaltzen da, eta deforestazioak eltxoak ugaritzea ekarri du. Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi du beharrezkoa dela bektoreen kontrola bermatzeko programa integrala diseinatzea, munduan 228 milioi malaria-kasu gertatu zirela estimatu baita (horietatik 405.000 hil ziren)..
Ikerketaren egileek adierazi dute kontsumitzen eta erosten dugunaren kontzientzia handiagoa izan behar dugula, eta jasangarriak diren ekoizpenak kontsumitzeak bermatuko duela bakarrik deforestazioa gehiago ez handitzea. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia