Joan den larunbatean aurkeztu zituzten Nafarroako gazteek zientzia-proiektuak Baluarten
2023/04/24 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
‘Elhuyar Zientzia Azoka│NafarroaTeknozientzia' azoka larunbatean, apirilak 22, egin zen Baluarte jauregian; aurtengoa bigarren aldia da egiten dela. Nafarroako 16 ikastetxetako gazteek ikasturtean egindako proiektuak erakusteko aukera izan zuten.
Azoka goizeko 10:00etan ireki zen agintari eta beste ordezkarien presentziarekin. Bertan izan ziren Agurtzane Martínez Ortigosa, Nafarroako Gobernuko Berrikuntzako zuzendari nagusia; Javier Armentia Fructuoso, NICDO-Iruñeko Planetarioko zuzendaria; Marie Heguy Urain, Euroeskualdeko Hiritartasuna Proiektuen kudeatzailea, eta Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia.
Goizean zehar, 12-18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako 40 proiektu zientifiko inguru erakutsi zituzten. Guztira 160 gaztek hartu dute parte; horietatik 95
neskak eta 65 mutil.
Gazte horiek Nafarroako ikastetxe hauetakoak ziren:
- Amazabal BHI (Leitza)
- Colegio E.E. El Molino (Iruñea)
- Colegio Luis Amigó (Mutiloa)
- Garcés De Los Fayos Ikastola (Tafalla)
- IES Barañain (Barañain)
- IES Plaza De La Cruz (Iruñea)
- IES Mendillorri (Iruñea)
- IES Navarro Villoslada (Iruñea)
- IES Padre Moret-Irubide (Iruñea)
- Biurdana BHI (Iruñea)
- Liceo Monjardin (Iruñea)
- Otsagabia DBHI (Otsagabia)
- Sagrado Corazon Ikastetxea (Altsasu)
- San Cernin (Iruñea)
- San Fermin Ikastola (Zizur Txikia)
- Zangozako Ikastola (Zangoza)
‘Elhuyar Zientzia Azoka│NafarroaTeknozientzia‘, NICDO-Iruñeko Planetarioak eta Elhuyarrek Fundazioak antolatutako azoka da, Nafarroako Gobernuaren eta
Euroeskualderen laguntzarekin. Azokaren helburu nagusia da STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza, eta matematika) zer den ezagutaraztea, gazteen STEM konpetentziak eta zeharkako konpetentziak garatzea, eta bizipen zientifikoak gazteei eskaintzea.
Bigarren hezkuntzako ikasleek proiektu zientifikoak eta teknologikoak publikoarekin partekatu dituzte, eta gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertu eta kultura zientifikoa bultzatu eta zabaldu nahi dira. Azpimarratzekoa da proiektuan zehar ikertzaileek duten parte-hartzea, zientziaren eta teknologiaren mundu erreala gazteei hurbiltzeko eta proiektu honekin izan duten konpromisoa; gazteen proiektuen aholkulari
izan dira.
Larunbateko azokarekin batera, apirilaren 1ean egin zen Kanboko Xalbador kolegioko azokak eta maiatzaren 6an Gipuzkoan, Tolosan, egingo den ‘Elhuyar Zientzia Azoka│STEAM Gipuzkoa’ azokek osatzen dute sarea, eta guztiak Bilboko Areatzan, ekainaren 2an, 3an eta 4an, egingo den Elhuyar Zientzia Azokan barneratzen dira; aurtengoa 11. edizioa izango da.
‘Elhuyar Zientzia Azoka Nafarroa│Teknozientzia’ azokak, Euroeskualdearen eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du.
Antolatzaileak:
STEM Planeta-NICDO-Planetarioa eta Elhuyar Fundazioa
Babesleak:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Euroeskualdea, FECYT (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa), Kutxa Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Nafarroako Gobernua eta Erabi.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia