}

Gure arbaso berri zaharrena aurkeztu dute

2015/09/10 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ihomoi-generoko-espezie-berri-bat-ihomo-naledii
Arg. Wits Unibertsitatea

Orain arte ezagutzen ez zen Homo generoko espezie bat aurkeztu dute gaur Wits Unibersitateko ikertzaileek.  Homo naledi deitu diote. Hego Afrikan topatu dute; duela 3,7 milioi urte bizi zen, 1,5 m luze zen eta 45 kilo zituen, eta laranja baten neurriko garuna. Tresnak erabiltzeko eta distantzia luzeak ibiltzeko gai zela ondorioztatu dute. Hamabost banakoren hezurrak aurkitu dituzte, eta, ingurunearengatik, uste dute agian hilobiratuak izan zirela.

Arg. John Hawks, Wits Unibertsitatea

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia