}

Europako osasun mentaleko zerbitzuetan giza eskubideak urratzen dira

2018/01/30 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

europako-osasun-mentaleko-zerbitzuetan-giza-eskubi

Europako Osasun Mentalaren erankundeak egindako txostenaren arabera, Europako osasun-sistemetan urratu egiten dira gaitz mentalak dituzten pazienteen giza eskubideak. Txostenak psikiatria-zerbitzuetako paziente ohien testigantzak bildu ditu, eta hauek dira ohikotzat jo dituzten gertaerak: derrigorrezko ospitalizazioa, terapia elektrokonpultsiboa, indarrean ezarritako tratamenduak –haietako batzuk albo-ondorio gogorrekin–, haiekin indarrez jokatzea, min fisiko eta emozionala, informazio eta laguntza legalaren falta, oinarrizko arreta-falta, estigma, eta isolamendu sozial eta fisikoa.

Azken urteotan aurrerapen batzuk egon badira ere, oraindik XXI. mendean halako giza eskubideen urraketa ematea lotsagarritzat jo dute txostenaren egileek, eta praktika psikiatrikoak berraztertu eta aldatzeko beharra azpimarratu dute. Era berean, adierazi dute funtsezkoa dela hausnarketa horretan indarrean tratamendua hartzera behartuak izan direnak entzutea. 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia