Astronomine Erasmus+ ezagutza-aliantzen proiektu bat da, Drumcondra (Irlanda) Hezkuntza Zentroak zuzendua. Partzuergoko gainerako kideak Private School Themistoklis (Grezia), NUCLIO (Portugal), Atermon B.V. (Herbehereak), Hearthands Solutions (Zipre) eta Elhuyar (Euskal Herria) dira.
‘Astronomine - Astronomia ikasten Minecraft-en bidez’ Erasmus+ programatik laguntza jaso duen proiektua da. Helburutzat du 9-12 urteko gazteen artean STEAM gaien interesa suspertzea, eta astronomia-gaien inguruko ezagutza eraikitzea Minecraft jokoa erabilita. Astronomiako ezagutzez gain, zeharkako konpetentziak garatzea ere bilatuko du, hala nola logika, sormena eta pentsamendu zientifikoa, horretarako Minecraft-eko hainbat mundu sortuta.
Proiektua 2022ko azaroaren 1ean hasi zen ofizialki, eta 24 hilabetez jarraituko du. Abiatzeko bileran, partzuergoko liderrek hurrengo 6 hilabeteetarako aurreikusitako edukia, helburuak, jarduerak eta lanak ere aurkeztu zituzten.
Proiektuaren webgunea ere prest dago: http://astronomine.erasmusplus.website/.
2024an doan argitaratuko da 9-12 urteko gazteekin astronomia lantzeko joko-sorta.
Harremanetarako:
Danel Solabarrieta Arrizabalaga, proiektu-koordinatzailea
Elhuyar – Euskal Herria
Astronomine proiektua Europako Batasuneko Erasmus+ programak finantzatzen du. Albiste hau lan-taldeak sortu du, eta adierazitako iritziak partaideenak baino ez dira, eta ez dira Europako Batzordea eta Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE) hemen zabaldutako informazioaren erantzule."