Training caravan: Ikertzaileak gelan

2012/02/12 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Training Caravan / Ikertzaileak gelara. Horixe da Ikerbasque, BC3 eta Hezkuntza Sailak elkarlanean aurten bigarrengoz martxan jarri duten ekimena. Topaketa hauen xedea da nazioarteko goi-mailako ikertzaileak Batxilergoko ikasleen geletara hurbiltzea. Ikertzaileek bertatik bertara kontatuko dizkiete ikasleei beren bizipenak, ikasleek ikerkuntzaren alderik erakargarriena ezagut dezaten eta, bide batez, zientzialariei buruz egon daitezkeen estereotipoei aurre egin diezaieten. Iaz, mila ikasle inguruk parte hatu zuten topaketetan, eta, aurten, guztira 30 hitzaldi antolatuko dituzte beste hainbeste ikastetxetan. Ikerbasqueko 18 ikertzailek eta BC3ko beste 12k parte hartuko dute ekimenean. Fisikan, informatikan, elektrokimikan eta ekonomian adituak dira, besteak beste. Gu Koen Vandenbroeck ikertzailearen hitzaldian izan gara, Indautxuko Jesuiten ikastetxean. Ikertzaile belgikarra Biologia Molekularrean doktorea da.


Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia