Elhuyar zientziaren komunikazioa

Pilulak

Zientzia mikrograbitatean

2018/11/03

Lur planetaren grabitatean harrapatuta gaude. Baina badira grabitate horri izkin egiteko moduak. Orbitan dauden espaziontzietan, adibidez, grabitatea konpentsatu egiten da, eta haren eragina ez da nabaritzen. Adibide bat ISS estazioa da; astronautak mikrograbitatean daude, eta horregatik egiten dituzte han mota guztietako esperimentuak. Esperimentu horietan lortzen dute jakitea nolakoa izango ...

Zer da akromatopsia?

2018/10/27

Pingelap atoloian, Mikronesian, akromatopsia-kasuen proportzio handi bat dago, alegia, zuri-beltzean ikusten duten pertsonena. Horren jatorria XVIII. mendeko tifoi batean izan zen; ekaitzak populazioa txikitu zuen, baina akromatopsia zuen pertsona batek iraun zuen bizirik. Bere ondorengo asko dago gaur egun Pingelapen, eta haien zuri-beltzaren kultura garatu dute.

Zientzia animatua: Mikrobioen kolonia bat gara

2018/10/06

Giza gorputzean mikrobioen kolonia oso handi bat dago: mikrobiota bat. Zelula bakoitzeko 1,3 mikrobio ditugu. Galdera da: zer da komunitate hori? Gurekin bizi den mikrobio talde bat edo gorputza bera mikrobioen kolonia handi bat da? Neurri handi batean, erantzuna da bagarela kolonia handi bat, ezin baitugu haiek gabe bizi.

Etxeko basatiak

2018/06/23

Animalia basati asko lehendabizi etxeko animaliak izan dira. Gizakiak toki batetik bestera eraman izan ditu espezie horiek eta haiek inguru berrira egokitu eta basati bihurtu dira. Bost kontinenteetan daude horren adibideak, txakur batzuetatik hasita. Kasu batzuetan, gainera, espezie horiek ekosistema berrian integratu dira, eta gaur egun babestu egiten ditugu eta ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia