}

Zientzia-blog interesgarri batzuk

2010/05/25 Iturria: Norteko Ferrokarrilla


Interneteko zientzia-iturri interesgarri batzuk. Hau izan da guk osatutako zerrenda:

Euskalnatura
www.euskalnatura.net
Euskaraz. Naturari buruzko webgunea.

El Paleofreak
http://paleofreak.blogalia.com/
Gaztelaniaz. Eboluzioari buruzkoa. Zientzia-kazetarion hanka sartzeen errepasoak egiten ditu. Horrez gain, gaurkotasun gaiei buruzko galdera erantzunak ere eskaintzen ditu maiz, eta gero, dinosauro panpinen bilduma ikusgarria egiten ari da, zein baino zein aldrebesagoa.

John Hawks weblog
http://johnhawks.net/weblog
Ingelesez. Paleontologiari buruzkoa, orrialde espezializatuagoa da, baina ez horregatik ilunagoa, bere ikuspegiari eutsiz, gaiak primeran azaltzen dituela iruditzen zaigu. Orduak igaro daitezke harenak irakurtzen. Eta gaurkotasuna ere oso gertutik jarraitzen du.

La Aldea irreductible
http://aldea-irreductible.blogspot.com/
Gaztelaniaz. Javi Pelaez-en blogen bilduma. Zientzia, iritzia eta kontu interesgarri asko. Azpimarratzekoa da historiari buruzko artikulu laburren atala.

Page 3.14
http://scienceblogs.com/seed/?utm_source=bloglist&utm_medium=dropdown
Ingelesez. Scienceblogs komunitatean blog interesgarriak daude. Page 3.14ak haien errepasoa egin ohi du.

Bad Astronomy
http://blogs.discovermagazine.com/badastronomy/
Ingelesez. Oso ona da Phil Plait, arduraduna. Astronomiaz gain, beste edozein gai ager daiteke haren postetan. Horien artean, pentsamendu eszeptikoarenak... txertoen kontrako mugimenduari, adibidez gogor ematen dio. Baina denetik ikusten da blog honetan, tartean irudi oso ederrak.

The Big Blog Theory
http://thebigblogtheory.wordpress.com/
Ingelesez. Ezagutzen al duzu The Big Bang Theory telesaila? Komedia bat da. Protagonistak bi fisikari teoriko elkarrekin bizi dira pisu batean. Seguru asko bai, ezagutzen duzu. Ba telesail horren protagonisten egongelako arbeletan ikus daitezkeen ekuazio guztiak egiazkoak dira, telesaileko aholkulari zientifiko David Saltzbergek idatziak! Eta protagonisten ikerketak ere ez dira asmakizunak. Saltzbergek bere blog honetan episodio bakoitzean aipatutako zientzia gairen bat hartu eta hura sakonago lantzen du. Fisika maiz agertzen da, baina denetik dago. Telesailaren hirugarren denboraldiaren hasieratik soilik hasi da bloga egiten, eta aurreko bi denboraldietakorik ez da.

El Tamiz
http://eltamiz.com/
Gaztelaniaz. Pedro Gomez-Esteban fisikariak idazten du eta Geli Crick-ek mantentzen du alde teknikoa. Zientziari buruzko bloga da, denetik dago, baina nabarmentzekoak dira fisikako sarrerak. Oso azalpen argiak ematen dituzte. Haien leloak dioen bezala “nahiago sinplekeria, azalpenm ulertezinak baino”.

Divulgamat
http://divulgamat.ehu.es/
Gaztelaniaz. Matematikako errege-akadeniaren web gunea, Euskal Herriko Unibertsitateko Raul Ibañezek gidatuta. Matematika dibulgatzeko webgunea zabala da.

Zenbakiak
http://zenbakiak.blogspot.com/
Euskaraz. Alazne Zarate zientziako irakaslearen zenbakiei buruzko bloga da. Zenbakiei buruzkoa, eta zenbakiak protagonista dituen hainbat konturi buruzko sarrerak ditu.

Divulgameteo
http://www.divulgameteo.es/
Gaztelaniaz. Jose Miuguel Viñas meteorologoak sortutako webgunea da. meteorologiako kontuak dibulgatzeko helburua du. Viñas ezaguna da Radio Nacional de España irratian kolaboratzaile delako.

El Blog del Buho
http://elblogdebuhogris.blogspot.com/
Gaztelaniaz. Euskal Herriko Unibertsitateko Juan Jose Iruin kimikariak abiarazi zuen blog haul, kimifobiaren gaia tratatzeko, hau da, kimikaren aurka hitz egiten dutenei zentzuzko argudioekin erantzuteko.

E-gor blog
http://eibar.org/blogak/e-gorblog
Euskaraz. Eibar.org blogarien komunitatearen adibide bat. Komikiei eta informatikari buruzko bloga, Igor Leturiak idatzita. Egia esan, azpimarratzekoa da eibar.org komunitate osoa; bertan zientziari eta teknologiari buruzko blogak ere badaude.

Por la boca muere el pez
http://javarm.blogalia.com/
Gaztelaniaz. Javier Armentia Iruñeko Pamplonetarioaren zuzendariaren bloga. Zientziaren dibulgazioa, albisteak eta, bate zere, iritzia. Armentiaren txoko interesgarria.

Microsiervos
http://www.microsiervos.com/
Gaztelaniaz. Oso blog ezaguna da. 2003an jarri zuten martxan hiru lagunek, eta zientzia eta teknologiaren dibulgazioa eskaintzen dutela esatea gutxi esatea da. Kontu barregarriak, analisiak eta beste kontu asko daude blog honetan.

Zientzia.net
http://www.zientzia.net/
Euskaraz. Elhuyar Fundazioaren webgunea. Bertan bilduta daude Elhuyar aldizkariaren artikulu guztiak, eta askoz ere kontu gehiago. Zientziari buruzko material asko eta asko.
Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia