Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zientzia Irratia

Jaizkibelgo aztarnategiak

2007/01/24

Aranzadiko arkeologoak Jaizkibel mendian ari dira lanean, han dauden aztarnategiak babesten eta industen. Haietako batean, duela urte batzuk agertu zen giza hezurdura oso bat, Jaizkibelgo gizona, eta komunikabideetan oihartzun handia izan zen aurkikuntza. Baina ez da Jaizkibelgo aztarna bakarra.

Bidaiak espazioan

2007/01/24

Zer egin behar da espazioan bidaiak egiteko? Erantzuna ezberdina da abiapuntuaren eta joan nahi den tokiaren arabera. Gainera, teknologiak aurrera egiten duen heinean, aldatu egiten da gizakiak espaziora bidaiatzeko duen aukera. Gauza horietaz guztietaz luze hitz egin daiteke.

Haurren gaixotasunak

2007/01/17

Haurtzaroak baditu berezko gaixotasun eta arrisku batzuk. Horietako batzuk ezinbestean pasatu behar izaten dira; beste batzuek, ordea, erraz saihesten dira txertoei esker. Bada, haurtzaroko gaixotasun horiez hitz egingo dugu gure mediku partikularrarekin.

Botoxa, toxina bat sendagai

2007/01/17

Botoxa gehienbat zimurrak lisatzeko erabiltzen da, baina beste hainbat aplikazio ere baditu medikuntzan.

Sukaldaritzaren kimika

2007/01/10

Sukaldaritzaren munduan, sukaldariek ez ezik, fisikariek eta kimikariek ere badute zer irakatsi. Azken batean, egostea, erretzea, frijitzea edo saltsa bat egitea kimikan eta fisikan oinarrituta daude. Prozesu horiek ulertzeak laguntzen du janariak prestatzen.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia