Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zientzia Irratia

Aurtengo Medikuntzako Nobel saria

2007/10/24

Nobel sarien errepasoan, Medikuntzako Nobel sariaren txanda da. Errekonbinazio homologoak saguetan erabiltzeko teknikak eman dituenaz hitz egingo dugu.

Fisikako Nobel saria: magnetorresistentzia erraldoia

2007/10/17

Fisikako Nobel sariaz hitz egingo dugu. Bi ikertzailek jasoko dute saria, magnetorresistentzia erraldoia aurkitzeagatik, gaur egungo ordenagailuen disko gogorren funtzionamenduarekin zerikusia duen efektu fisikoa.

Elebila, euskarazko bilatzailea

2007/10/17

Elhuyar Fundaziokoek eta Eleka enpresakoek euskarazko web orrien bilatzaile bat garatu dute: Elebila. Aste honetan aurkeztu dute Koldo Mitxelena Kultur Zentroan, Donostian.

Zelula amak bihotzeraino kateter bitartez

2007/10/10

Basqueresearch webgunearen txokoan, Nafarroako Unibertsitate Klinikako ikerketa bat. Bihotzeko infartuaren tratamendua arintzeko teknika bat garatzen ari dira. Zelula amekin tratatzen dira gaixoak, ebakuntza bat eginda, baina talde hau garatzen ari den teknikaz, kateter batez sartu ahal izango dira zelula amak.

Perretxikoak

2007/10/10

Udazkena etorri da, eta, harekin batera, klasiko bat: Aranzadi Zientzi Elkartearen mikologiari buruzko jardunaldiak. Aurten, XXXII. edizioa egingo dute. Basoetan perretxikoek txapela erakutsi ahala, Aranzadiko lagunek aurkeztu egiten dizkigute. Jardunaldiez ez ezik, perretxikoen biologiaz hitz egingo dugu.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia