Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zientzia Irratia

Hibernazioa

2008/01/09

Proposamen bat ekarriko dizuegu: hibernatzea. Seguru asko, ez zenuke negua hibernatzen pasatuko, baina ebakuntza batek irauten duen denbora hibernatzen pasatzea ez da ideia txarra.

Fruitu zukuen hatz-marka

2008/01/09

Elikagaien industrian iruzurra egon, badago, eta laborategi batzuk iruzurra detektatzeko metodoak garatzen ari dira. Euskal ikerketaren txokoan, fruitu-zukuak benetakoak diren edo ez nola jakin daitekeen erakutsiko digu Basque Researchweb guneko IRATI KORTABITARTEk. Leioako Kimika Analitikoaren laborategian heldu diote gai horri, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Bi Kulturak

2008/01/06

Bi Kulturak izeneko liburua euskaraz argitaratu da. Liburua Charles Percy Snow zientzialari ingelesaren hitzaldi baten transkripzioa da, 1959an Cambridgen emana. Snowk proposatu zuen zientzialariek kultura bat zutela eta humanistek beste bat, eta bata bestetik oso urruti zeudela.

2007ko zientzia

2008/01/06

2007a bukatuta, atzera begiratuko dugu, zientziak urte horretan emandakoaren laburpentxo bat egiteko.

Biologia ikasteko kitak

2008/01/06

Vita Aidelos enpresa bisitatuko dugu. Enpresa horrek biologia ikasteko kit batzuk egiten ditu. DNA, proteinak, lipidoak, gluzidoak eta abar: dena ikasleen eskura.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia