Elhuyar zientziaren komunikazioa

Unibertsitateak

Zilarrezko UEUri goraintziak

1997/05/01

Efemeride gisa aipatu ohi diren urtemugara iritsi zaigu UEU ere: hogeita bost urte. Gutxi al dira ala asko? Hainbat, Bizkaia aldean esaten dugunez. Hogeita bosgarren urtearen muñotik begiratuta, zerbait esan behar dugu hastapenetan ezagutu genuen UEUz.

Uztaila paradisuan

1996/09/01

Iruñetik buelta, lerro hauek idazteko “agindua” etorri zitzaidan. Baionan astebete pasa ostean, hamabost egun eman nituen uztailean Larraona Ikastetxean, Udako Euskal Unibertsitatearen bihotzean, eta hango berri zuei emateko eskatu zidaten erredakzio-kontseiluan. Itzuli orduko egin izan banu, zalantzarik gabe ez nukeen ondokoa zirriborratzerik lortuko; beste erabateko kontakizuna osatuko nukeen, beroagoa, gozoagoa apika. Izan ere, egunak pasatu ahala, horko irudiak lausotuz joan dira eta orain, hilabete batzuk irangan direlarik, kontakizuna hotzagoa izango dela iruditzen zait. Ez dakit. Hitzez hitz osatuko da UEUren XXIV. edizioari buruzko kronika “sentimentala”.

Teknologiaren irakaskuntza

1994/11/01

Teknologiaren barnean oso ikuspuntu desberdinak har daitezke kontutan. Horietariko bat, beharbada ezezagunena eta garrantzi gutxiegi ematen zaiona, teknologiaren irakaskuntzarena da.

C.I.M. gela Arrasateko Eskola Politeknikoan

1994/10/01

Enpresako sail desberdinak lotu nahirik, 1990. urtean C.I.M. (Computer Integrated Manufacturing edo Ordenadorez Integratutako Fabrikazioa) izeneko filosofia berria sortu zen, eta Arrasateko Jose Maria Arizmendiarrieta Eskola Politeknikoan lau urtez aritu dira C.I.M. gela helburu didaktikoz prestatzen. Joseba Etxebarria eta Joan Karlos Mugerza irakasleek eman dizkigute bertako xehetasunak.

Ikerketa eta garapena

1994/05/01

Joan den hamarkadan enpresa askotan I+G izenez ezagutzen diren sailak zabaldu ziren. Beren helburuak, besteak beste, produktuen kalitatea hobetzea, fabrikazio prozedurak optimizatzea eta produktibitatea versus bitartekoak erlazioa ahalik eta handiena izatea ziren.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia