Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elkarrizketak

Pedro Migel Etxenike, fisikari bat kimikarien erreinuan

1991/02/01

Pedro Migel Etxenike fisikari nafarra berri izan da azken hilabeteotan; American Physical Society delakoaren fellow (bazkide) izendatu bait dute. Ohore handia da hori munduko fisikari guztientzat eta horren aitzakian elkarrizketa hau burutzea erabaki genuen.

Parisetik Iruñera

1990/09/01

UEUk Iruñean antolatu duen hamabostaldia bukatu denean, bertako berri sailez sail errepasoa emanda adieraztea interesgarria izaten da. Sarrera-hitzaldia, gaur egun Parisen bizi den emakume ikerlari baten esku utzi zen; Maria Jesus Esteban-en esku, hain zuzen ere. Mikrofonoa hurbiltzeko aukera izan genuenean, ondoko elkarrizketa hau izan genuen berarekin.

Gernikako itsasadarra: ingurune babestua

1989/05/01

Eusko Jaurlaritzak Gernikako itsasadarra bereziki zaintzeko proiektua zuela prentsan irakurri genuen. Gaia guztiz interesgarria zenez, informazio gehiagoren bila jo genuen Eusko Jaurlaritzako Juan Jose Otamendi Ingurugirorako Sailburuordearengana.

Toribio Fernandezekin elektrokimikaz solasean

1989/03/01

Donostiako Kimika-Zientzien Fakultatea oso gaztea da. Duela hamalau urte hasi zen Altzako hilerriaren ondoko Joan XXIII etxean eta duela hiru urtetik hona Ibaetako campusean etxe berri eta funtzional batean dago. Fakultatea berria izanik eta ikasle-kopuru txikia egonik ere, Euskal Herriko Unibertsitate barruan puntan dabil ikerketari dagokionez. Ikerketa polimero edo plastikoen arloan egiten da batipat eta bertako elektrokimikako taldeak zertan diharduen ezagutu asmoz, bere zunzendari den Toribio Fernandezengana jo dugu. Leoneko mendialdean jaiotako gizaseme jator honen hitzak transkribatuko ditugu segidan.

Zurezko arrantzuntziak hiltzear

1989/03/01

Ez dugu uste izenburu honek inor harrituko duenik. Euskal Herriko arrantzaren egoera larria baino larriagoa bada ere, “Euskal Herria” izeneko arrantzuntzi batek haize berriak ekarri nahi dizkio arrantzaren alorrari. Arrantzuntzi honetan zura material berri batez ordezkatu da etorkizun itxaropentsua iragarri nahian.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia