Efemeridea
Elizabeth Garrett medikua
Gaurko egunez jaio zen, 1836an.
Britainia Handian medikuntzan lizentziatu zen lehen emakumea (1865). Medikuntza eskoletan sartzea ukatu zioten, bere kabuz ikasi behar izan zuen medikuekin eta Londresko ospitaleetan. Londresko Emakumeentzako Medikuntza Eskola sortu zuen.