Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Tungsteno

2018/10/19 Elhuyar

Bergara "zientziaren toki historiko" izendatu dute, Elhuyar anaiek bertan isolatu zutelako elementu berri bat taula periodikoarentzat. Elementu horri "wolfram" deitu zioten, baina bada "tungsteno" deitzen dionik ere. Zer da tungstenoa? Wolframaren sinonimotzat har daiteke? 

Asteko hitza "wolfram ala tungsteno" izan zenean eman genuen azalpena: elementu bera da. Horrela bukatzen da azalpena: "Euskaltzaindiak tungsteno hitza ere eman du, wolframen sinonimotzat, baina IUPACek ingeleserako dioena ez da euskaraz tungsteno lehenesteko  arrazoi nahikoa. Gainera, sinbolo kimikoa W da, askoz errazagoa ikasteko elementuari  wolfram esaten badiogu!

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia