Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.
2018/10/09 Elhuyar
Akaroez hitz egin dute aste honetan Teknopolis saioan. Zer dira, baina, akaroak? Mikroorganismoak dira? Akainak akaroak dira? Elhuyarren ZTH zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoak argituko dizkigu zalantzak.
Hau da akaroaren definizioa, Elhuyarren ZTH zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoan:
"Araknidoen klaseko zenbait artropodo txikiren izen arrunta. Akaroek abdomena gorputzarekin bat egina dute, eta eskuarki lau hanka-pare izaten dituzte. Obiparoak dira, garapen metamorfikoa dute eta sexuak bereizita daude. Bere barnean kapar edo akainak biltzen dituen Acari ordena osatzen dute".