Elhuyar zientziaren komunikazioa

Asteko hitzak

Saponifikazio

2018/10/26

La Pedrajan (Burgos), denborak ez du lortu ezabatzea Gerra Zibilean hil zituztenen memoria. Iritsi zaizkigun aztarnek duten balio historiko eta emozionalaz aparte, bitxikeria zientifikoa ere badira. Hain zuzen ere, hango hobi komunean, 45 garun eta bihotz bat agertu ziren saponifikatuta. Teknopolisen azken saioan eta Elhuyar aldizkariko erreportajean azaltzen dira xehetasunak. Baina, zer da saponifikazioa?

Tungsteno

2018/10/19

Bergara "zientziaren toki historiko" izendatu dute, Elhuyar anaiek bertan isolatu zutelako elementu berri bat taula periodikoarentzat. Elementu horri "wolfram" deitu zioten, baina bada "tungsteno" deitzen dionik ere. Zer da tungstenoa? Wolframaren sinonimotzat har daiteke? 

Akaro

2018/10/09

Akaroez hitz egin dute aste honetan Teknopolis saioan. Zer dira, baina, akaroak? Mikroorganismoak dira? Akainak akaroak dira? Elhuyarren ZTH zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoak argituko dizkigu zalantzak.

Laser

2018/10/05

Aurtengo Nobel sarien berri eman dugu aste honetan. Fisikako Nobel saria laserraren fisikan ekarpen iraultzaileak egin zituztenen ikertzaileentzat izan da. Maiz hitz egin izan dugu laserraz, baina, ba al dakizu zer den?

Basamortu

2018/09/28

Aste honetan hasiko da Teknopolisen denboraldi berria eta lehen saio horretan Errege Bardeako basamortua izango da gai nagusia. Basamortu hitza entzun eta haren etimologia zein izan daitekeen galdetu diogu geure buruari. Ba al dakizu nondik datorren?

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia