}

Laborategiko saguaren genoma deskodetu da

2002/12/04 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Laborategiko saguaren genoma deskodetu dela argitaratu berri du Nature aldizkariak. Albistea oso garrantzitsua da zientzialarientzat, askorentzat giza genomarenaren parekoa, saguak funtsezkoak baitira ikerketa mediko guztietan.

Kalkuluen arabera, egunero 25 milioi sagu erabiltzen dira mundu osoko laborategietan giza gaixotasunak ikertzeko. Sagu horiek Mus musculus espezieko saguak dira eta euren genoma eta gizakiarena oso antzekoak dira. Beraz, pentsatzekoa da saguaren genoma deskodetuta ikerketa askok bultzada handia jasoko dutela.

Lana Saguaren Genoma Deskodetzeko Partzuergoak egin du eta saguaren genomaren ia letra guztiak deszifratu dituztela esan dute. Emaitzen arabera, gizakiarena baino % 14 txikiagoa da, eta gutxi gorabehera geneen % 80 gureen berdinak dituzte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia