}

Gabonetako oporrak

2001/12/20 Elhuyar Zientzia

Inaki Irazabalbeitia

Kaixo lagunak: gure eguneko irudia, oraingoan, egunetako eguraldiarekin eta datozen egunetako giroarekin lotuko dugu. Baliteke gure Olentzeroren bizitokia ere baso hori bera izatea. Pago horrek behintzat nahiko ikatz eman duen itxura du.

Bestalde, argazki honen bidez, zuei guztioi Eguberri zoriontsuak eta urte berri zoriontsuagoa opa nahi dizuegu.

Zientzia.net-ek merezitako oporrak hartuko ditu Urtarrilak 7 arte. Bitarte horretan, artikulu berririk egongo ez den arren, badakizue 4400 artikulu inguru dituzuela kontsultagai.

Gabonetako bazkarien betekadatik eta euroaren amaraunetik bizirik irteten bagara, hurrengo urtean ere gure ondoan jarraituko duzuelakoan gaude.

Bueno, bada gure aldetik besterik ez. Zientzia.net egiten dugun guztiok agur bero bat bidaltzen dizuegu. Laster arte.

Zientzia.net

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia