Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elur-maluten argazkilaria

2010/01/01 Iturria: Elhuyar aldizkaria

“Mikroskopio azpian, ikusi nuen elur-malutak edertasun-mirariak zirela; eta lastima zen edertasun hori besteek ere ez ikustea. Kristal bakoitza diseinu-maisulan bat zen, eta diseinu bat bera ere ez zen errepikatzen. Elur-maluta bat urtzean, diseinua betiko galtzen zen. Halako edertasuna joana, atzean inolako arrastorik utzi gabe.”

Wilson Bentley-ren hitzak dira. Hamabost urte zituela amak oparitutako mikroskopio zahar batean elur-malutak behatu zituenean, txunditurik gelditu zen, eta haiek marraztea izan zen Bentleyren desioa. Baina urtu baino lehen marraztea oso lan zaila zen, eta ez zuen lortzen maluten forma konplexuak fidelki islatzerik. Hala, mikroskopioari argazki-kamera bat gehitzea pentsatu zuen. Ez zen erraza izan, baina probatuz eta probatuz doitu zuen teknika. 1885eko urtarrilaren 15ean, oraintxe 125 urte, elur-maluta bati historiako lehenengo argazkia atera zion.

Harrezkero hura izan zen Bentleyren bizitzako pasioa. Bost mila malutatik gora jaso zituen argazkitan. Bost mila “izotzezko lore”, haren hitzetan.

Ikusi galeria moduan

bentley-1_877.517429505
bentley-2_390.112594519
bentley-3_871.867204433
bentley-4_949.474257959
bentley-5_917.228088489
bentley-6_501.887801388
bentley-7_818.983681982
bentley-8_838.576360314
bentley-9_600.155068799

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia