}

Garuna, sare ordenatua

2012/05/01 Elhuyar

© M. D. Van Wedeen, Martinos Center eta Dept. of Radiology/Massachusetts General Hospital/Harvard U. Medical School

Egilea: © M. D. Van Wedeen, Martinos Center eta Dept. of Radiology/Massachusetts General Hospital/Harvard U. Medical School.

Garunaren itxura nahaspilatsuaren atzean sare-egitura geometriko eta ordenatu bat dago, Science aldizkariak argitaratu duen lan batek erakutsi duenez. Erresonantzia magnetiko bidezko irudi-teknika aurreratuekin gizakiaren eta beste lau primateren garunak aztertu dituzte, eta kasu guztietan oso antzeko egitura aurkitu dute. Ikusi dute nerbio-zuntz paraleloz eta perpendikularrez osatutako egitura sinplea duela garunak funtsean. Zuntz horiek elkarrekin gurutzatzen dira, oihal bateko zuntzak bezala.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia