}

Agenda

Zinema eta Zientziari buruzko zikloa

Data: 2018/01/11
Ordua: 19:00
Herria: Donostia
Lekua: Tabakalera

2018ko urtarriletik martxora bitartean, Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroak eta Azkuna Zentroak zinema eta zientziari buruzko HOR KANPOAN / AHÍ FUERA / OUT THERE izeneko zikloa antolatu dute. Ikerketa eta abentura espazialaren ginguruko filmen zikloa da, baita zinemak bizi estralurtarrarekiko topaketen gainean irudikatu dituen hainbat tokiri buruzkoa ere. Donostiako emanaldiak Tabakaleran izango dira, ostegun guztietan, aste honetatik hasita (urtarrilaren 11n). Bilbokoak, Azkuna Zentroan, otsailetik aurrera.

Aukeratu diren hamar filmak 50eko hamarkadako film klasiko batzuk eta klasiko moderno batzuk dira, baita zientzia-fikziozko zinemaren film berri batzuk ere. XX. mendearen erdialdeko Hollywoodeko zinemara bizi estralurtarra iritsi edo bertan aurkitu izana, ikuspegi desberdinetatik –eta, batzuetan, kontrakoetatik– jorratu da programatutako filmetan: The Day the Earth Stood Still (Robert Wise, 1951) filmaren parabola bakezale eta antinuklearra; The War of the Worlds (Byron Haskins, 1953) bezalako kasuen harira Susan Sontagek aipatutako “imagination of disaster”; Shakespearengan jatorri literarioa daukan inkontziente freudianoan murgiltzea, ForbiddenPlanet (Fred McLeod Wilcox, 1956) filmari esker; edo Invasion of the Body Snatchers (Don Siegel, 1956) filmaren metafora antikomunista. Bi hamarkada baino gehiago geroago, zinema-estudio nagusiek efektu berezietan lortutako aurrerapenei esker, film bikainak egin ziren, hala nola, Alien (Ridley Scott, 1979) eta E.T. (Steven Spielberg, 1982), “giro estugarriko deabruzko estralurtarra” versus “Disney kutsuko ipuineko estralurtar laguna” agertu zituztenak hurrenez hurren. XXI. mendean, AEBetako zinemak aurrerapen teknologiko etengabea abentura espazialetan irudikatu zuen, esaterako, Gravity (Alfonso Cuarón, 2013) filmean; halaber, goi-mailako galdera zientifikoak eguneratu zituen, hain zuzen ere, zulo beltzei buruz eta denboran zeharreko bidaiei buruz Interstellar (Christopher Nolan, 2014) filmean; Martera misio tripulatuak bidaiatzeko gero eta hurbilagoa den aukeraren gainean The Martian (Ridley Scott, 2015) filmean, edo estralurtarrekiko topaketa hipotetiko baten aurrean horiek inkomunikatzeko metodoen gainean ere, Arrival (Denis Villeneuve, 2016) filmean.

Zikloa urtarrilearen 11n hasiko da, Tabakaleran, Interstellar filmarekin: Pedro Miguel Etxenike fisikariak interpretatuko ditu filmaren gakoak, fisikaren legeen arabera.

Hurrengo emanaldietan, izen handiko zientzialariak izango dira, hala nola, Asturiasko Printzea Saria irabazitako Juan Ignacio Cirac, Etxe Zuriko BRAIN proiektuaren ideologo Rafael Yuste eta Ikerketako Euskadi Saria bereganatutako Agustín Sánchez-Lavega, besteak beste.

Programazioaren barruan, goizeko emanaldiak ere antolatu dira, Donostiako eta Bilboko DBHko ikastetxeei zuzenduta: The Martian filma emango da, eta EHUko Zientzia Planetarioen taldeko zientzialari batzuek parte hartuko dute, hots, lehen eskutik planeta gorriaren ikerketara hurbilduko gaituzte.

Halaber, Kanariar Uharteetako Astrofisika Institutuko zuzendari Rafael Rebolok hitzaldi berezia emango du gaur egun unibertsoaz dugun ikuskeraz. Jende guztiarentzat izango da; otsailaren 22an, 19:00etan, DonostiakoTabakalerako Z Aretoan.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31