}

Agenda

Zergatik gaixotzen gara errazago estresatuta sentitzen garenean?

Data: 2019/02/25
Ordua: 18:30
Herria: Ondarroa
Lekua: Beikozini

Gaur egun estres hitza gehiegi erabiltzen da eta arrunt bilakatu da. Baina zer da estresa? Estimulu mehatxagarrien aurrean organismoak ematen duen erantzun fisiologiko eta konduktuala da, norbanakoak mehatxagarritzat jotzen dituen egoerei aurre egiteko. Estimulu estresagarri baten aurrean hainbat sistema fisiologiko martxan jartzen dira sustantzia ezberdinen jariapenari hasiera emanez, hormonak, neurotransimisoreak eta sistema immunitarioko hainbat osagai esaterako, eta honek jokabide aldaketak bultzatzen ditu. Honen helburua, noski, egoerari modu arrakastatsuan aurre egitea da eta behin mehatxua desagertuta estres erantzuna amaitu eta organismoa bere onarrizko aktibitatera itzultzen da. Beraz, estresa ez da txarra.

Baina... kontuan izan behar ditugu bi aspektu. Erantzun sistema hau duela miloika urte diseinatu zen garaian esistitzen ziren mehatxuei aurre egiteko. Sistema hau ez da aldatu geroztik eta gaur egun izaera ezberdineko mehatxu ezberdinei egin behar diegu aurre, izaera soziala dute eta maiztasun handiagoarekin aurkezten dira, estres sozial kronikoa deritzoguna. Hori dela eta, estres erantzuna gehiegi pizten da osasunean hainbat arazo sor ditzakeelarik.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30