}

Agenda

PI EGUNA (BCAM-NAUKAS ekitaldia)

Data: 2020/03/13
Ordua: 09:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bizkaia Aretoa - UPV/EHU

2020an Basque Center for applied Mathematics-BCAMek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak berriz bat egingo dugu Pi Eguna ospatzeko BCAM-NAUKAS ekitaldiaren hirugarren edizioa antolatuz.

Ekitaldia martxoaren 13an izango da, ostirala, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egun osoz. BCAM-NAUKASek tailer matematikoak izango ditu goizean, matematika modu ludiko eta erakargarrian hurbiltzeko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei. Arratsaldean, 15 minutuko hitzaldi zientifikoak, dinamikoak eta hurbilekoak, Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan. Hitzaldi horien bidez, besteak beste, Pi zenbakiak eguneroko bizitzan dituen propietateak eta aplikazioak ezagutuko ditugu.

Informazio guztia: https://zientziakaiera.eus/ekitaldia/2020/03/13/martxoaren-13an-pi-eguna-hizpide-bcam-naukas-ekitaldian/

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30