Elhuyar zientziaren komunikazioa

Nola gidatzen dira espaziontziak?

Data: 2018/02/16
Ordua: 18:30
Herria: Ondarroa
Lekua: Beikozini

Zer baliabide erabili zituen Rosettak bere helburura iristeko? Nola heldu da ExoMars zientzia egiteko behar duen orbitara? Non dago eta nola orientatzen da Gaia teleskopio espaziala? Zer bide hartuko du BepiColombo espaziontziak Merkuriora iritsi ahal izateko?

Satelite eta zundek hainbat baliabide dituzte euren kokapen eta orientazioa zein den jakiteko bai eta euren traiektoria moldatu eta aldez aurretik finkaturiko helburura iritsi ahal izateko. Zenbaitetan euren burua aski dute informazio hori lortzeko, beste zenbaitetan, berriz ,lurretik ingeniariek beharrezko informazioa bidaltzen diete.

Gauzak ongi badoaz zunden zeregina (nora bideratu sentsoreak, zer nolako maniobrak egin...) lurrean planifikatu eta antolatzen da. Zer gertatzen da, ordea, gauzak espero bezela suertatzen ez direnean? Nola bizirauten dute espaziontziek lurrarekin kontakturik ez dutenean? Hori guztia argitzen saiatuko da hitzaldia, Europako Espazio Agentziak Lurretik kanpo bidali dituen eta bidaliko dituen zundak adibide gisa erabiliz.

Hizlaria: Ander Martinez de Albeniz Ausin, ingeniari aeronautikoa.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Egutegia

2018 - Uztaila
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia