}

Agenda

Marteko gainazalaren azterketa (bio)geokimikoa Mars 2020 misioarekin (Aranzadi Astronomia Jardunaldiak)

Data: 2020/10/09
Ordua: 19:00
Herria: Donostia eta on-line
Lekua: Aranzadi (Zorroagagaina 11) eta on-line

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Sailak luxuzko bi gonbidaturekin egingo ditu bere ohiko astronomia jardunaldiak. Covid-19ak ez ditu geldiarazi Aranzadi Zientzia Elkartean duela 29 urtetik egiten diren jardunaldi astronomikoak.  Aurten, astronomiaren munduan azken urteotan gai esanguratsu eta mediatikoenetako biren protagonista izan diren bi euskal ikerlari gonbidatu dituzte: zulo beltzaren lehen argazki ospetsua eta Mars 2020 Misioa izenekoa.

Hizlaria: Juan Manuel Madariaga (Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Analitikoko katedraduna)

Antolatzaileak osasun-neurri berrietara egokituko dira horiek modu presentzialean egin ahal izateko, baina Zoom bidez ere igorriko dituzte modu birtualean jarraitu ahal izateko.

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago ikusteko sakatu hemen

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30