}

Agenda

Larrialdi klimatikoa: krisi bati aurre eginez beste batetik ateratzeko (EHU - Donostia Sustainability Forum)

Data: 2020/10/01
Ordua: 18:00
Herria: on-line
Lekua: on-line

Krisi klimatikoak gure garaia definitzen du, eta pentsatzen genuena baino askoz bizkorrago ari da gertatzen. Zer egingo dugu?

Jasaten ari garen pandemiak erakutsi digu biziki zaila dela eragiten diguten arriskuen larritasuna aurreikustea. Hamarkadak daramatzagu esaten klima aldaketa dela gizateriak datozen urteetan gainditu beharko duen erronkarik handienetako bat. Eta oso argi dugu gauza bat: gure gizartearentzat arriskuak gero eta handiagoak direla.

Har daitezkeen funtsezko neurrietako batzuk ez zaizkigu arrotzak, eta baliagarriak dira bi krisiei aurre egiteko, hots, osasun krisiari nahiz krisi klimatikoari aurre egiteko; izan ere, gure gizarteko esparru guztietan eztabaidatzen da haien inguruan, nahiz eta beti ez diren modu koherentean eta sinergiaz hartzen.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da

Informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30