}

Agenda

Jaizkibel irteera

Data: 2019/06/01
Ordua: 09:30
Herria: Hondarribia
Lekua: Higer Faroko aparkalekuan

2018-2019an zehar hainbat ekintza egin dira Jaizkibelgo Aizporaundi eremu inguruko egoera ekologikoa berreskuratzeko. Bertan, kostako txilardiaren, ameztiaren eta hezegune berezi baten berreskurapenean eta landare inbaditzaileen erauzketan egin da lan. Ekintza hauen berri emateko eta Jaizkibelgo flora eta habitatei buruzko hainbat bitxikeria ikusteko irteera bat antolatu da ekainaren 1ean. Bertara hurbiltzen denak bertako basoaren berreskurapenean parte hartu ahalko du. Irteera Higerreko aparkalekutik abiatuta goizeko 09:30etan hasiko da. 

Informazio gehiago hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30