}

Agenda

ITER proiektua eta fusio nuklearra, etorkizuneko energia?

Data: 2018/06/18
Ordua: 18:30
Herria: Ondarroa
Lekua: Beikozini

Zientziaren giltzak elkarteak antolatutako ekaineko hitzaldian energia izango du aztergai. Munduan kontsumitzen den energiaren etengabeko hazkun- dea dela eta, gero eta argiago dago energia eskaera horri aurre egiteko energia iturri “garbi” eta berrien beharra. Azken urteotan frogatu da erregai fosilak ez direla epe luzerako irtenbideak, bes- teak beste, planetarengan dituen eragin kaltegarriengatik. Testuin- guru horretan, energia iturri garbi eta agortezinak garatzeko beharra azpimarratu behar da, hala nola energia berriztagarriak edo gaur egun garatzen ari den fusio nuklearra. Fusio nuklearra unibertsoa elikatzen duen energia iturria da, baina nola sortu dezakegu izarren energia hau lurrean?

Hitzaldia Goretti Sevillano ingeniariak emango du Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak.

Hitzaldiaren inguruko informazioa osatzeko: http://zientziarengiltzak.org/

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31