}

Agenda

Inspiraciencia 2018

Data: 2018/03/22 - 2018/05/17
Ordua: 00:01
Herria: Online

Inspiraciencia zientzian inspiraturiko kontaketa lehiaketa da. Ekimen honek, zientzia eta literatura bateratuz eta fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzeko aukera sortu nahi du. Bere helburua literatur sormena sustatzea da, parte hartzaileek pentsamendu zientifikora askatasun osoz gerturatu eta errealitate berriak irudika ditzaten.

Gehienez 800 hitzeko kontaketa laburrak aurkeztu ahal izango dira. Partaide bakoitzak lau kontaketa aurkez ditzake gehienez, kontaketa originalak izanez gero eta hizkuntza ezberdinetan idatzita egonez gero. Lehiaketak bi kategoria ditu: Helduak (18 urtetik aurrera) eta Gazteak (12 eta 17 urte bitartean) eta accesit bat, Richard Feynman fisikariari edo bere obrari buruz aritzen diren kontaketentzat. Kontaketak euskaraz, katalanez, gaztelaniaz edo galegoz idatzita egon daitezke.

Parte hartzkeo, sakatu hemen.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31