}

Agenda

Ikasgelan STEM bokazioak pizteko baliabideak (II. edizioa)

Data: 2021/08/31 - 2021/09/02
Ordua: 16:00
Herria: Iruñea
Lekua: Iruñeako Planetarioa

Belaunaldi berrientzat funtsezkoa da STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) arloko gaitasunak garatzea beren etorkizun profesionala bermatzeko eta gizartean osoki parte hartzeko.

Ikastaroaren helburua parte-hartzaileek bere ikaslerian STEM trebetasunak sustatzeko gaitasunak indartzea da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Iruñeako Planetarioak eta Elhuyarrek antolatutako udako ikastaro honetan, STEM trebetasunak ikasgelan lantzeko eskeintzen dituzten baliabideak ezagutuko dira, eta gelara eraman daitezkeen adibide desberdinak modu praktikoan landuko dira. 

Informazioa eta izen-ematea hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30