}

Agenda

Hizkuntzaren eboluzioa eta suizidioa eta eboluzioaren teoria

Data: 2019/02/12
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bidebarrieta Liburutegia

Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak hautapen naturalaren bidezko teoria landu zuen Charles Darwin zientzialariaren jaiotzaren 210. urteurreneko ekitaldiekin bat egingo du otsailaren 12an. Horretarako, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Zirkulu Eszeptikoak Darwinen Egunaren edizio berri bat programatu dute, hizkuntzaren eboluzioa eta suizidioa eta eboluzioaren teoria ildo nagusitzat hartuta.

Aurten hamahirugarren edizioa beteko duen ekitaldia 19:00etan hasiko da Itziar Laka Mugarza UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen saileko katedradunaren eta Pablo Malo Ocejo Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari atxikitako psikiatraren partaidetzaz.

Informazio guztia, hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30