}

Agenda

Erakusketa: Iberiar hegazti sarraskijaleak. Ekosistemen garbiketa patruila

Data: 2017/09/02 - 2017/11/10
Ordua: 09:30
Herria: Donostia
Lekua: Cristina Enea

Hegaztiak eta beren hegan egiteko gaitasunak gizakia betidanik liluratu dituzten arren, nekrofagoen edo sarraskijaleen elikadura motak kontrako jarrera sustatu izan du, arbuioa eta jazarpena eraginez. Zenbait kasutan, beren kokapen ekologikoak eta historia naturalak oso zaurgarriak egin dituzte giza-interferentziekiko, gaur egungo beren populazioak egoera larrian kokatuz. Nolanahi ere, naturako materialen birziklatze lanean duten partehartzea dela eta, oso zerbitzu ekosistemiko garrantzitsuak betetzen dituzte, askotan onarpenik izan ez arren.

Hegazti nekrofagoen askotariko lumajeak, formak eta itxurak argazkigintzarako aukera amaigabeak eskaintzen dituzte. Horixe baliatu dute Ramón Arambarrik eta Mario Bregañak, mendi garaietako eta eremu bakartietako ikur diren espezie horien alor eder eta misteriotsuenak antzemateko.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31