}

Agenda

Energia-eredu berri baten atarian (EHU - Donostia Susatainability Forum)

Data: 2020/09/23
Ordua: 18:00
Herria: on-line
Lekua: on-line

Gaur egun ezagutzen dugun energia eredua zaharkituta dago jada. Agertoki berri batean sartzen ari gara, zeinean energia eskariaren zati handi bat energia berriztagarrien bidez ase ahal izango den, kontsumitzaileak energia hornitzailea hautatzea baino askoz garrantzitsuagoak diren erabakiak hartu ahal izango dituen, telekomunikazioek transmititutako eta kontsumitutako energiak berak baino protagonismo handiagoa izango duten, eta gaur egungo azpiegituren zati handi bat zalantzan jarriko den.

Trantsizio energetikoak balio izan behar du ziurtasuna eta egonkortasuna emateko eragile publiko eta pribatu guztiei eta ekintza klimatikoa mobilizatzeko. Beraz, errealitate berri baten atarian gaude, eta zenbatezinak dira aurkeztuko zaizkigun eta galdu behar ez genituzkeen aukerak.

Itzaldia gaztelaniaz izango da.

Informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30