}

Agenda

Elhuyar solasaldiak: Ekonomiaren berreraikuntza ekologikoaren alde

Data: 2021/05/05
Ordua: 18:30
Herria: Usurbil eta online
Lekua: Sutegi aretoa

Elhuyarrek antolatuta eta Usurbilgo udalarekin lankidetzan antolatutako solasaldi-zikloko laugarren saioa.

Arturo Elosegi Irurtia biologoaren eta Mirene Begiristain Zubillaga ekonomialariaren arteko solasaldia, Ana Galarraga Aiestaranek bideratuta. Euskal Herriko laurehun zientzialarik baino gehiagok sinatutako "Ekonomiaren berreraikuntza ekologikoaren alde" gutun irekiaren egileak dira Begiristain zein Elosegi. 

Elosegik emango dio hasiera solasaldiri "Ekonomiaren berreraikitze ekologikoa: idiota baten gogoetak” hitzaldiarekin, eta Begiristainek "Nekazaritzatik eta elikaduratik krisi ekosozialari Kosk!" hitzaldia emango du jarraian. Gero bien artean aztertuko dute noiz eta nola hasi behar dugun hazkundeari mugak jartzen, zer aukera dauden eredu ekonomiko hegemonikoari aurre egiteko, eta zer rol duten horretan guztian ikerketak eta politika publikoek.

 
Usurbilgo Sutegi aretoan presentzialki eta zientzia.eus-en online.
Sutegirako izena ematea beharrezkoa da usurbilkultura.eus webgunean
2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30