}

Agenda

CAF-Elhuyar sariak, abian

Data: 2017/10/27 - 2018/02/15
Herria: Online

Harri bat uretara botatzen denean bezala, ideia, froga edo teoria on batek eragin handia sortzen du inguruan. Ingurua bera, edo hura ulertzeko modua, aldatu egiten du, eta uhinen antzera hedatzen da.
Hala, aurten uretara jauzi egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Bota zuen ideia, proiektua edo artikulua, urrutira iritsiko diren uhinak sortzeko, ingurua edo pentsamendua aldatuko duten uhin hedakorrak.

Kategoria hauek ditu sariketak:

Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko du.
Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 eurorekin eta eskulturarekin saritzen da.
Zientzia Gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duen proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, baita eskultura ere.

Horrez gain, aurten ere NEIKER sari berezia emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da eta beste sariekin bateragarria; alegia, lehen sektoreko lan onenak beste kategoria bateko onena ere baden kasuan bi sariak jasoko ditu.

2018ko otsailaren 15era arte aurkez daitezke lanak. cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean dago informazio guztia, eta 2018ko otsailaren 15era bitartean aurkez daitezke lanak. Deskargatu oinarriak hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30