}

Agenda

Burmuinaren astea 2018

Data: 2018/03/12 - 2018/03/16
Herria: Donostia
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Aurtengo Burmuinaren Astea Eureka! Zientzia Museoan ospatuko da martxoaren 12tik 16ra. Ekitaldiaren xede nagusia garuna, gizakiaren organo konplexuena izanik, publiko orokorrari modu didaktikoan helaraztea da, baita biztanleria garun ikerkuntzaren aurrerapen eta abantailez kontzientziatzea ere.

Helburu horrekin, BCBL zentroak eta Eureka! Zientzia Museoak bi ekintza-programa ezberdin osatu dituzte paraleloki; alde batetik, ikastetxeetako ikasleei eta, bestetik, publiko helduari zuzenduta.

Ekitaldiaren inaugurazio-hitzaldia BCBL-ko zuzendari zientifikoa den Manuel Carreiras-en eskutik etorriko da, helduentzako hitzaldi informatiboei hasiera emanez. Hauek martxoaren 13tik 15era emango dira museoan, 18:00etatik 20:15era bitartean.

Besteak beste, hitzaldi hauetan Donostiako ikerketa zentroko adituek haien ikerketekin lotutako hainbat gai azalduko dituzte, neurozientzia, psikologia kognitiboa eta linguistikaren arloen barnean.

Hitzaldietara hurbiltzen direnek hainbat gai sakontzeko aukera izango dute, hala nola pertzepzioa, memoria, burmuinaren nahasteak, elebitasuna, kultura orokorraren kontzeptua, emozioak atzerriko hizkuntza batean edo burmuineko ebakuntzak esna dauden pazienteetan. Hitzaldiek 15 minutuko iraupena izango dute, galderak egiteko 5 minutu osagarri izango dituztenak. Saioak doan izango dira, baina beharrezkoa da ekitaldiaren web-orrian aldez aurretik izena ematea.

Egitarauko berbaldien hizkuntzak euskera, gaztelania edo ingelesa izango dira. Martxoaren 16ko saio guztiek aldibereko itzulpena izango dute keinu-hizkuntza espainolera (LSE).

Elebitasuna dibulgazio posterretan

Ekitaldiaren laugarren edizio honetan, Eureka! Museoak hainbat argibide-taulez osaturiko erakusketa iraunkorra eskainiko du. Bertan elebitasunaren ezaugarri garrantzitsuenak eta ikerlariengan zein publiko orokorrarengan pizten duen interesa azalduko dira.

Besteak beste, argibide-taula horiek ondorengo gaiak jorratuko dituzte jendeari hurbiltzeko asmoarekin: hizkuntzaren garapen normala, informazioren prozesaketa atzerriko hizkuntza batean, elebitasuna izatearen berezitasunak eta ume txikiei hainbat hizkuntza irakastearen ondorioak.

Egun batez zientzialaria izan

Bestalde, martxoaren 12tik 16ra ikastetxeei eskainiko zaien ekintza sortari esker, 6 eta 12 urte bitarteko ikasleek egun batez zientzialari izateko parada izango dute.

Ume txikienek burmuinaren funtzionamendua eta estruktura sakonki ezagutzeko aukera izango dute, elkarrekin aktibitate hezigarri dibertigarriak egiten dituzten birartean. Ikasleak neuronen unibertso zoragarrian murgildu, hainbat animaliaren burmuinen arteko ezberdintasunak era sinplean ezagutu eta haiek gaiaren inguruan duten ezagutza probatu ahal izango dute.
Haurrentzako ekintzak doan dira, baina ikastetxeak aldez aurretik Eureka! Zientzia Museoarekin jarri behar dute harremanetan.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30