}

Agenda

Bihotz Inguru baso txangoak

Data: 2020/03/14
Ordua: 10:30
Herria: Aiako Harriak
Lekua: Aiako Harriak

Gero eta gehiago dira haurrak naturarekin harremanetan hezteak beraien garapenerako duen garrantzia azpimarratzen duten ikerketak. Hori dela eta, Bihotz Inguru-Baso-Eskola elkartearekin elkarlanean, familia osoarentzako irteerak burutuko ditugu. Ibilbide hauen helburua Donostialdean ditugun baso eta natur gune desberdinak ezagutzeko aukera eskaini eta naturarekin harremana sustatzea da. Haurren behar eta gaitasunei hobeto egokitzeko, aurten bi adin talderentzat egokitu ditugu ibilbideak, haur hezkuntzakoentzat alde batetik eta lehen hezkuntzakoentzat bestetik.

Informazio guztia: http://www.cristinaenea.eus/eu/agenda/bihotz-inguru-baso-txangoak-rgrbnt

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30