}

Agenda

"Baso ikustezina; hiriko landareak" irteera botanikoa Zarautzen

Data: 2022/05/28
Ordua: 09:00
Herria: Zarautz
Lekua: Musika Plaza

"Baso ikustezina;hiriko landareak" gaitzat hartuta irteera botaniko bat antolatu du Arkamurka elkarteak, Zarauzko lorategi edo parkeetan zehar. Ibilbidea botanikari lotutako gai ezberdinak jorratuz, geldialditxoak eginez burutuko da. Hizlariak, batik bat gure hiriko lorategien baliabide ekologikoen errespetuzko ustiapen egokiez, kontserbazioaz zein ingurumen sentsibilizazioaz  ariko dira hizketan.

Irteera honetako hizlaria eta gidaria Arkamurka natura elkarteko botanika saileko  Jesus Mª Olaizola  "Txiliku" izango da, Juantxo Unzuetaren laguntzarekin.  
2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30