}

Agenda

Aste berdea -Bizkaia 21

Data: 2018/05/20 - 2018/05/23
Ordua: 18:00
Herria: Bilbo
Lekua: Euskalduna Jauregia

Aktibatu+ programaren aste berdeak 4 egun iraungo ditu eta helburua zera da: herritarrek hiriak birnaturalizatzeko eta berdeago bihurtzeko, hirietako bizi-kalitatea hobetzeko eta klima-aldaketan duten eragina murrizteko irtenbide berritzaileetan parte har dezatela lortzea. Hona hemen jarduera nagusiak: Kalitatezko dokumental, hitzaldi eta eztabaida-eremuak eskaintzea, adituen eta herritarren artean.

Maiatzaren 20an, 19:30ean, eztabaida: “Nola eraman natura hiriko bizitzara”.
Partehartzaileak: Panagiota Kotsila, Unai Basurko eta Alberto Santolaria. Moderatzailea: Ana Galarraga Aiestaran (Elhuyar)

Azken egunean, Begoñako barrutiko bulegoan, aldaketa klimatikoari eta hiriei buruzko hitzaldi bat emango da, The Climate Reality elkartearen eskutik. Europar Batasuneko Green Week ekitaldiekin lotutako doako jarduera bat izango da azken hori.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30