}

Agenda

Artizarra sare sozialaren aurkezpen-ekitaldia

Data: 2018/05/09
Ordua: 18:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bilbo Rock aretoa

Artizarra, aditu euskaldunen sare soziala martxan da eta haren aurkezpen ekitaldia Bilbon egingo dute maiatzaren 9an.

Euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala martxan jarri du UEUk. Artizarraren helburua aditu euskaldunak harremanetan jartzea eta gai espezifikoen inguruko eztabaidak sustatzea da.

Ekimenak UEUk kudeatzen duen Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basea du oinarrian. Ingumak azken 40 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du.

Orain Artizarrak jarraipena eman nahi dio Ingumari eta aditu euskaldun eta profesionalen arteko harremanak ahalbidetzeko sarea sortu du Google Scholar edo Linkedin bezalako egitasmoen ildotik.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31