}

Agenda

Anfibioen Kontserbaziorako III. Jardunaldiak: populazio mehatxatuen jarraipena

Data: 2020/10/16 - 2020/10/17
Ordua: 09:00
Herria: Donostia
Lekua: Aranzadi (Zorroagagaina 11) eta on-line

Anfibioak ornodun talderik mehatxatuena da, bioaniztasunari eragiten dioten ia mehatxu guztiekiko sentikorrak dira, bai globalak zein tokikoak. Zaletasuna sorrarazten dutenean, bildumazaletasunaren bidetik izan ohi da, ondorio latzak ekarriz. Halere, askori atseginak egiten ez zaizkienez, ez dute beste talde taxonomiko batzuek jaso duten begikotasuna eta fama lortu. Beharbada horregatik, anfibio populazioen inguruko informazioa oso murritza da eta jarraipen programak bakanak. Paradoxikoki, espezie hauen kontserbazioa bermatzeko esfortzuak, beste hainbat espezieren mesederako litzateke, bai eta haiek bizileku duten habitatak ere. Horretarako populazioen egoeraz gain, era berean bere biziraupena mugatzen duten mehatxuak ezagutu beharko genituzke. Baina jarraipen planak ezartzeko orduan, bai egungo informazio falta asetzeko zein etorkizunekoari aurre egiteko, populazio horien jarraipenak dakartzan zailtasunak ezagutzea ezinbestekoa da.

Aranzadi Zientzi Elkarteak Estatu osoko adituak bilduko ditu anfibioen jarraipenerako teknikak bateratzeko.

Jardunaldiei buruzko informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30