}

Agenda

Ageing-On: zahartze osasungarri eta bizigarria sustatuz pertsona guztientzat

Data: 2019/01/30
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bidebarrieta Liburutegia

UPV/EHUn Biokimikako eta Biologia Molekularreko doktoregoa egin eta egun Ageing-On taldean ikertzaile dabilen Begoña Sanz arduratuko da talde horren lana eta era horretako programen abantailak jendaurrean ezagutzera emateaz.

Hitzaldian, ikertzaileak, ariketa-programa horiek parte-hartzaileen egoera fisikoa, kognitiboa eta psikologikoa hobetzen laguntzen dutela azaldu eta entrenamendu horiek zahartze osasungarrian duten funtsezko eginkizuna aztertuko du.

Hitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilabetero gaurkotasunezko gai zientifikoak ezagutzera emateko antolatzen duten “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloari atxikita dago.

Informazio gehiago, hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30