Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zientzia Irratia

MP3, patrikako musika

2007/04/11

MP3 formatuak sekulako arrakasta izan du musika (eta bestelako soinu) digitala gordetzeko. Memoria gutxi okupatzen du soinuaren kalitatea txikituta, baina entzuleak ez dio antzematen kalitate-galerari.

Medikua etxean

2007/04/11

Euskal ikerketaren txokoan, telebista digital interaktiboan erabiltzeko telemedikuntza-sistema baten berri ekarriko dugu.

Lau gurpilen gainean

2007/04/04

Automobilak izango ditugu gaurko protagonistak. Autoen mundua barru-barrutik ezagutzen duten bi lagun izango ditugu gurekin, eta azken urteotan autoak zenbat aldatu diren kontatuko digute, bakoitzak bere ikuspuntutik.

ITER proiektuari begira

2007/03/28

Lasarteko JEMA enpresak ITER proiektuan parte hartzen du, fusio nuklearra ikertu behar duen nazioarteko proiektu erraldoian. ITER proiektuaren nondik norakoak jakingo ditugu, JEMA enpresaren aportazioa zein den, eta fusioari buruzko gogoeta egingo dugu.

Gorputzaren barruan miatzen

2007/03/28

Nork ez du inoiz erradiografia bat edo ekografiaren bat egin? Bada, gaur gorputzaren barrua miatzeko teknikak izango ditugu hizpide: erradiografiak, erresonantziak, eskanerrak eta abar.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia